XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESPERIENTZIA 7. Konoak .

Zenbat simetri plano du kono batek? Nondik pasatzen dira denak?.

Kono bat oinarekiko // diren plano batzuekin ebakitzen badugu, zer-nolako formak sortzen dira? Eta planoak ez badira / / oinarekiko? Eta planoak simetri ardatzatik pasatzen badira? Eta ez badira hortik pasatzen?.

Har ezazu zirkulu bat (erradioa 10 cm) eta zirkuluerdi bat, zirkululaurden bat eta zortziren bat atera itzazu.

Bakoitzarekin kono bat egin ezazu eta oinen azalerak eta altuerak konpara itzazu.

Kono bat hartzen baduzu, s sortzaile batetik ebakitzen baduzu eta ondoren plano batean zabaltzen, zer-nolako forma ateratzen da? Nola kalkulatzen da horren azalera?.

Zilindroa eta konoa Oina eta altuera berdineko kono eta zilindro bat egin itzazu, aztertuz ondoren zenbat aldiz sartzen da konoa zilindroaren barruan.